sábado, 22 de noviembre de 2008


Aupa!

Orain arte publikatutako guztia erderaz zegoen eta noizean behin euskeraz ere publikatuko dugu, euskeraz publikatutako guztia batuan idatziko dugu Euskal Herriko jende guztiak uler dezan.

Hasteko ZUC (Zornotza Urban Crew) taldea orain dela gutxi eratu genuen kultura urbanoa zornotzan zabaltzeko, kultura hau ez bait da herritarrentzat oso esagun. . Talde hau eratu ondoren asoziazio bilakatzea erabaki genuen eta gaur egun “ZUC” asoziazio bezela erregistratuta dago.

Oraindik asko dira gure nahiak lortzeko burutu beharreko gauzak eta denon laguntza oso baliogarria izango litzateke. Momentu honetan “skatepark” berri baten eraikuntzarako firmak biltzen hari gara, izan ere, Zornotzarrok daukagun skatepark-a oso kaskarra da eta berri bat eraikitzea ikaragarri lagungarria izango litzateke kultura urbanoa zabaltzeko. Skatepark berri batek herri hau oso erakargarri egingo luke kirol hauek praktikatzen dutenentzat eta herritarrontzat onarugarria izango litzateke aldi berean.

Deialdi hau ez da Zornotzarrentzat soilik, Euskal Herriko jende guztiari zuzenduta dago, izan ere horrelako proiektu bat denontzat onuragarria izango litzateke... SKATERak, ROLLERak, BIKERak...


ZUC

2 comentarios:

batela dijo...

ONGI ETORRIAK!!!!

Martin-Concrete dijo...

Kaixo.
http://www.concrete-sportanlagen.de/index_en.html
hemen bialtzen dizuet guru linka, ea zer iriuditzen zaizu.
Martin L

Comentarios mas recientes